Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2019/01/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

2019ko Eskola Igeriketa Kanpaina hasi da 

Errenteriako Udalak “Eskola Igeriketa kanpainaren” edizio berri bat jarri du martxan. Kanpaina 2019ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, 20na eguneko iraupena izango duten zenbait txanda desberdinetan. Aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 350 haur baino gehiagok parte hartuko dute.

Igeriketa sustatzeko kanpaina honek praktikoa izatea du helburu eta asmoa du parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere. Hasiera proba bat egin ondoren, ikaslea sailkatzen da igeriketa sustatzeko ikastaro hauek teknikoki antolatuta dauden hiru mailatako batean, aurreikusitako 20 saioak gainditu ondoren bakoitzak maila hori gaindi dezan helburuarekin. Era berean, ikasle bakoitzari bere fitxa bidaliko zaio, bilakaeraren berri izan dezan. Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko da.

Udalak kanpaina hau %80an finantzatu du gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %20an. Hori dela-eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.

Horretaz gain, azpimarratu behar da kanpaina honen asmoa ikasle guztiak integratzea denez, Errenteriako udalak laguntzarako begiraleak ditu behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko. Kontuan hartuta, gainera, ikastaroak Errenteriako haurrek egiten dituztela, ikastaro guzti-guztiak euskara hutsez ematen dira.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E