Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/12/26
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Pista osasungarria Gabierrotan 

Aste honetatik aurrera Errenteriak kirol instalazio berria du, Gabierrotako plazan kokatutako ibilbide bio-osasungarri bat.

Parkea ariketa ugari egiten laguntzen duten hamaika elementuk osatzen dute: hankak eta besoak mugitu, oreka hobetu,... Inbertsioa guztira 10.000 euro izan da.

Espazio berri honen instalazioa kokatzen da aire librean kirol praktika areagotzeko helburu estrategikoaren baitan, herriko hiri espazioek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz. Erabilera librekoa da, jarduera fisikoa herritar guztien eskura egon dadin.

Ildo horretan, 2017ko ekainean Errenteriako Udalak onartutako "Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralak" helburu estrategikoen artean jasoa du hainbat tresna eduki behar ditugula, esku-hartzeak barne hartzen dituzten irizpide orokor batzuk, hirigintzaren eremuan bizitza aktiboa sustatzeko eta hiri osasungarri bat egin dezagun.

Instalazio mota hau Errenteriako beste toki batzuetara zabalduko da, 2019ko lehen hiruhilekoan beste bi parke eraikitzea aurreikusita baitago.


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E