Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/04/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteriakirolak

?

Aitziber Pousa 

Aitziber Pousa (2010)
Aitziber Pousa (2010)

Beti aita lagun, ia konturatu gabe arrantzaren munduaren zale amorratu bilakatu zen. 7 urte egin zituenetik hasi zen ikasten txapelketa intersozialetan helduei ikusten zizkien trikimailuak. 9 urte zituela lehenengo aldiz hartu zuen parte Hondarribian egin zen Euskadiko Txapelketan, eta 5. tokian geratu zen. Horrek aukera eman zion Mallorcan egin zen Espainiako Txapelketan lehenengo aldiz parte hartzeko. Erkidegoetako sailkapenean brontzezko domina lortu zuen. Bere espezialitatea Surf –Castinga da. Horretaz gain, Donostiako San Ignacio de Loyola ikastetxean ari da DBH ikasketak egiten, eta ikasle bikaina da.

 

2008an Alacanteko Santa Polan egin zen Espainiako 2. txapelketara joan zen eta zilarrezko domina lortu zuen selekzioen sailkapenean. Urte horretan bertan, Euskadiko Txapelketa eskuratu zuen Kontxa hondartzan, eta horrek Casteldefellen (Bartzelona) mundilerako sailkatzeko egin zen proban parte hartzea ahalbidetu zion. Ez zuen sailkatzea lortu.

 

2009an Espainiako Txapelketan parte hartu zuen, Pineda del Maren (Castelló). Urrezko domina lortu zuen banakako sailkapenean zein selekzioen araberakoan. Horrek aukera eman zion Benicasimen (Castelló) egin zen mundial-aurrekoan parte hartzeko, eta gutxigatik baina ez zuen sailkatzea lortu.

 

Arrantzaren kirol modalitate horrekin batera gimnasia erritmikoa egiten du Donosti klubean. Urrezko domina lortu eta handik bi hilabetetara gimnasia erritmikoko urrezko domina lortu zuen taldeen sailkapenean.

 

2011n Euskadiko Arrantza Txapelketaren irabazle izan da U16 kategorian (16 urtetik beherakoak). Lortutako postu horri esker, bere mailako kategoriako Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izango du, Euskadi ordezkatuz. Txapelketa hori Manga del Mar Menoren (Murtzia) egingo da urriaren 14tik 16ra.

 

 

Errenterian, 2011ko martxoaren 9an


| Vagüada Galtzaraborda,z/g.20100 Teléfono:943449691 | ©Errenteriako Udala. CIF P 2007200 E